Mendebaldeko Saharan berehala autodeterminazio erreferenduma egiteko eskatzen duen adierazpena onartu duNafarroako Parlamentuak, aho batez. Hau da, UPNk, PSNk, NEB-IUNek, Aralarrek, EAk eta EAJk bozkatku dute ekimenaren alde.
Sahararentzat autodeterminazio eskubidea "oinarrizko eskubidea" dela azpimarratzen da adierazpen horretan: "ezin ukatuzko eskubidea da kolonizatutako herrialdeentzat; Nazio Batuetako ebazpenek argi eta garbi babestutakoa".
Erreferenduma eskatzeaz gain, Nafarroako Gobernuak kezka agertu du Marokok okupatutako lurraldeetan bizi den egoerarekin. Idatzian jasotzen denez, Marokoren errepresioaren biktima dira saharar asko, eta, oro har, "zentsura eta blokeo" egoera bizi dute lurralde horietan.
Saharan autodeterminazio erreferenduma egiteko eskatu du Nafarroako Parlamentuak, aho batez
Eskubide hori "herrialde kolonizatuei ezin ukatuzko" dela azpimarratzen da adierazpenean. Erreferenduma eskatzeaz gain, kezkatuta agertu da Marokok okupatutako lurraldeetan bizi duten zapalkuntza eta askatasunik gabeko baldintzekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu