Manifestazioa egin dute gaur Bilboko kaleetan, Mendebaldeko Saharari elkartasuna adierazteko.
Protesta Bilboko erdiguneko kale batean zegoela, gizonezko batek manifestarien kontra jo du, eta horietako bati Mendebaldeko Sahararen bandera bat kendu dio. Manifestariak, ordea, gizonaren atzetik joan dira, eta hura inguratzea lortu dute.
Azkenean, Ertzaintzak atxilotu du.
Ez dago, oraingoz, beste informaziorik, eta oraindik ez dute jakitera eman nor den erasotzailea, eta zergatik jo duen manifestarien aurka.
🚨 Ahora mismo en #Bilbao intentaron boikotear una movilización en apoyo al pueblo #saharaui 🇪🇠arrebatando una bandera y encarándose con los participantes 📸 La Policía lo detuvo. pic.twitter.com/v2JnE8DtDv
— Ecuador Etxea (@EcuadorEtxea) May 20, 2021