GIZARTEA

Saharari elkartasuna adierazi diote Donostian, okupazioaren 40. urteurrenean

'Donostiako udaletxean haima bat jarriko dugu' lelopean egin dute ekitaldia. [Youtube]https://youtu.be/53Xcan5gpnA[/Youtube]

2015eko martxoaren 15a
14:57
Entzun

Juan Karlos Izagirre alkateak Mendebaldeko Saharara egindako bidaiaren harira antolatu dute ekitaldia Donostiako udaletxean. 12:00etan hasi da, eta udalbatzan haima bat jarri dute, tea banatzearekin batera. Joseba Apaolaza aktoreak egin ditu aurkezpen lanak. Musika ere izan da, Oreka Tx eta Aziza Brahimen eskutik.

Hassanna Aalia giza eskubideen ekintzailea ere bertan izan da. Espainiak asilo politikoa ukatu berri dio gazteari, nahiz eta bizi osoko kartzela zigorrera kondenatuta egon. Hassanna Aaliari bereziki eta oro har herri saharar osoari eskaini diote ekitaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.