Irudia. Bilbo
SAHARARREN ALDE BATU DIRA BILBON
Elkarretaratzea egin zuten atzo, giza eskubideen nazioarteko egunean, Bilboko Arriaga antzokiaren aurrean. Mendebaldeko Saharan giza eskubideak errespeta daitezen aldarrikatu zuten. Aaiunen (Mendebaldeko Sahara) iragan azaroan Marokok egindako jazarpena salatu nahi dute horrela. Mendebaldeko Sahararen aldeko Otsailak 27 euskal elkarteen koordinakundeak, Bizkaiko diaspora sahararrak eta Yal-lah gazte ekimenak deitu zuten elkarretaratzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu