Euskadiko Fronte Polisarioaren Ordezkaritzak eta Oporrak Bakean taldeek eman dute iruzurraren berri: mezuak dio uztailaren 1-2an Saharatik etortzekoak diren haur batzuek ez dutela harrera familiarik, eta telefono zenbaki bat ageri da harremanetarako.
Ohartarazi dutenez, erantzungailu batek erantzuten du, eta segundo bakoitzeko kobratzen dio deitu duenari. Hortaz, mezua jasoz gero kasurik ez egiteko eta blokeatzeko eskatu dute.
Bi erakundeek ziurtatu dute haur guztiek dituztela harrera familiak, eta horiei eskerrak eman dizkiete. Gainera, datorren urteko kanpainan parte hartu nahi izanez gero [email protected] helbidera idazteko eskatu dute.