Bizkaiko Foru Aldundiak Ermuko saihesbideko lanak eteteko hartu zuen erabakiaren aurka kalera irten dira gaur Ermuan (Bizkaia). Beste azpiegitura batzuei lehentasuna ematea leporatu diote aldundiari.
Jose Luis Clemente Ermuko alkateordeak salatu du "bigarren mailako bizkaitartzat" hartu dituztela.