"Transizio garaian egindako gauzak begiztatzen ari garen memento bat bizi dugu, eta horrek aldaketa garaiak datozela iragartzen du, baina horrelakoetan eskuineko zenbait sektorek erresistentzi gogorrari ekiten diote", azpimarratu du Jonan Fernandezek.
Elkarriko koordinatzailearen arabera, "PPk erresistentzia handia jarri du abian, Espainiako Konstituzioa testu sakratu eta ukiezin bat bezala saltzen dute, eta edozein moduko interpretazioek ere ez dutela balio beraientzat". Fernandezen ustez, aldaketa "saihestezina" da, gizartearen nahiari "hormak eraikitzeak ez baitu ez hanka eta ez bururik".
PPri kritikak
Jonan Fernandezek hitz gogorrak izan ditu PPren aurka, "beraiek bezala pentsatzen ez dutenekin ez dutelako hitz egiten, eta hori oso arriskutsua da". PPk besteen proiektuen "interpretazio gaiztoak" egiten dituela salatu du Fernandezek, "eta Espainiaren osasun politikorako jarrera hori oso larria" dela gaineratu du. Hala, iragan ekainean alderdi politiko guztiekin bildu zirela esan du, baina PPk ez zuela parte-hartu nahi izan nabarmendu du.
Gatazka politikoa-Elkarri
"Saihestezineko aldaketa garaiak" datozela uste du Jonan Fernandezek
Jonan Fernandez Elkarriko koordinatzailearen arabera, 30 urte gero "oso une interesgarriak bizi ditugu Euskal Herrian", eta horrelako mugimendu garaian "lehen egindako gauzak mahai gainean jarri beharra" daudela. Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan esan duenez, alderdiek planteatutako proiektu politikoek aldaketa garaiak datozela esan nahi du, "errealitate sozial, politiko eta demokratikoa marko juridiko-politikora" egokitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu