Hezkuntza

Sail elebidunaren haserrea Akademia Ikuskaritzara eraman du Ikas Bik

Eskola publiko elebiduneko gurasoak Baionako Akademia Ikuskaritzaren aitzinean elkarretaratu dira hainbat eskolatan eginen duten irakasle postuen murrizketa salatzeko. Sylviane Alaux diputatu sozialista Ikas Biko gurasoekin izan da. Akademia Ikuskaritzaren erabakiaren ondotik, Ortzaize-Arrosako eskola (Nafarroa Beherea) eta Barkoxeko eskola (Zuberoa) desagertzeko arriskuan daudela salatu du Thierry Delobel Ikas Biko presidenteak.

Aitor Renteria.
2013ko otsailaren 28a
15:45
Entzun

Haserrea adierazteko, sei eskolatako gurasoak elkarretaratu dira, hain zuzen ere, Baionako Jean Moulin, Arbona, Maule, Sohüta, Ortzaize-Arrosa eta Barkoxekoak. Baliabiderik gabeko hizkuntza politika deitoratu du Delobelek. Haren iritziz, ballabiderik ezean, Frantziako Hezkuntzak sail elebidun eta elebakarraren arteko lehia faltsua sortzen du, gurasoak eta irakasleak elkarren kontra jarriz. Horrela jokatuz, euskarazko irakasluntza sail pribatura lerrokatu nahi dutela jakinarazi du. "Euskaraz dakiten eliteak sortuko dituzte, bertsolariak; baina hamabost urteren buruan ez da bertsolari horiek ulertzeko herritarrik existituko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.