Istiluak AEB-etan

Saint Louiseko Poliziak Powellen hilketaren bideoa zabaldu du

Telefono bidez grabatutako irudi batzuetan, Powellek oihuka hartzen ditu bi agenteak. Haietako batek, autotik jaitsi eta berehala, zazpi tiro egiten dizkio, eta, lurrean dela, zerbait kentzen dio eskutik; labana bat, Poliziaren esanetan. [youtube]http://youtu.be/j-P54MZVxMU[/youtube]

2014ko abuztuaren 21a
10:34
Entzun

Michael Brownen kasuan ez bezala, Saint Louiseko Poliziak zabaldu egin ditu 25 urteko Kajieme Powellen hilketaren irudiak, "hark bere buruaz beste" egin nahi zuela "frogatzen "dutela argudiaturik. "Polizia orok du bere burua defendatzeko eskubidea. Haien segurtasuna dago lehenik", nabarmendu du Sam Dotsonek, Saint Louiseko Poliziako bozeramaileak.

Lekukoen arabera, Powell "nora ezean" eta "bere onetik aterata" zegoen, eta hark deitu zion Poliziari. Bideoan ikus daiteke nola autotik irten orduko polizietako batek zazpi tiro egiten zizkion Powelli. Hura lurrera erori zen, baina ez zen berehala hil. Poliziek, hala ere, ez zuten ezer egin hari laguntzeko, baizik eta eskuak lotu. "Hil egin dute" oihuak entzuten dira begira daudenen artean.

Tiroketa izan eta gutxira, beste patruila bat gerturatu zen ingurura, eta haiek jendea urrundu zuten bitartean, beste bi poliziek gorpua mugitu zutela ikusten da bideoan. Powellen gertukoen arabera, gazteak buruko arazoak zituen.

Poliziak,  tiroketaren bideoa ez ezik, larrialdietako zerbitzura egindako deiaren grabazioa ere zabalduu du.

Bestetik, Fergusonen protesta baketsuak egin dituzte bart gauean, baina, aurreko egunetan ez bezala, lasaitasuna izan da nagusi. Hain zuzen ere, atzo heldu zen hirira Eric Holder AEBetako fiskal nagusia, Brownen hilketaren ikerketa zuzentzeko. Bidaia baliatuta, gaztearen gurasoekin bildu zen Holder. Frogak bildutakoan, herritarrek osatutako epaimahai batek erabakiko du hilketaren erantzulea auzipetu ala ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.