Atzo arratsaldeko 16:30ak aldera jaso zuten SOS Nafarroan galdu ziren hiru mendizaleen deia. Beste dozena bat lagunekin mendi irteera egin zutela, baina itzulerakoan galdu egin zirela azaldu zuten galdutako mendizaleek eskuko telefono baten bidez.
Segituan, erreskate taldea osatu zuten Nafarroako Babes Zibileko zerbitzuek, Suhiltzaileek eta galdutako mendizaleen lagunek. Atzo arratsalde eta bart gau guztian bila ibili ondoren, azkenean, gaur goizean topatu dituzte, hain zuzen ere, berriro galdutakoen dei bat jaso ostean. Bigarren dei horretan erreka baten ondoan pasa dutela gaua zehaztu dute galdutako mendizaleek eta horrek eman die bila zebiltzanei arrasto zehatza.
Horrela, bederatziak aldera topatu dituzte hiru gazteak (Jon A.V., Sara S.C. eta Maite R.M., 22 eta 24 urte artekoak). Hipotermia zantzuak zituzten arren —zero azpitik bost gradu zentigraduko tenperatura izan dute gaua igaro duten lekuan— ez dute larrialdiko osasun laguntzarik behar izan.
Mendia
Saioa mendian galdutako hiru mendizaleak erreskatatu dituzte
Atzo Saioa mendian, Belate inguruan (Nafarroa), galdu ziren hiru mendizale iruindarrak onik aurkitu dituzte gaur goizean Nafarroako Babes Zibileko zerbitzuak, Suhiltzaileek eta mendizaleen lagunek osatutako erreskate taldeak. Hotz handia pasa duten arren larrialdiko osasun laguntzarik ez dute behar izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu