Saioa Urbistazu libre utzi dute gaur goizean, asteartetik Guardia Zibilaren eskuetan izan ostean. Donostian atzeman zuten, baita Arkaitz Landaberea eta Jone Villarubia ere; Pasai San Pedron (Gipuzkoa), berriz, Julen Etxaniz -Urbiztazuren bikotekidea da-, denak ere ETAren informazio talde bat osatzea egotzita. Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen operazioa.
Haien etxeak miatu, eta guztiak Madrilera eraman zituzten, inkomunikatuta. Donostian, Urbieta kalean atea bota zuten Urbiztazu (Donostia, 29 urte) atxilotzeko. Etxea arakatu zuten, eta ordenagailua eta hainbat paper eraman zituzten.
Amnistiaren Aldeko Mugimendua (AAM) kezkaturik agertu zen, lau atxilotuak "basatiki torturatzeko benetako arriskuan daudelako". AAMk dioenez, konfiantzazko medikuaren bisitak izatea, atxiloaldia kameraz grabatzea eta senideei atxilotuen berri ematea eskatu dute abokatuek, baina epaileak ezezkoarekin erantzun du. "Ez dago argi noiz pasatuko diren Arkaitz Landaberea, Jone Villarubia eta Julen Etxaniz epailearen aurretik".
Atxiloketak
Saioa Urbistazu atxilotua libre utzi dute gaur
Arkaitz Landaberea, Jone Villarubia eta Julen Etxanizekin batera atzeman zuen asteartean Guardia Zibilak, ETAren informazio talde bat osatzea egotzita. Beste hirurek atxilotuta segitzen dute, eta AAM torturak jaso ditzaketen beldur da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu