SA

SAk hainbat ekimen abiatuko ditu CNIk ustez egindako entzuketengatik

Jone Goirizelaia, Joseba Permach eta Arnaldo Otegi prentsaren aurrean agertu dira gaur, Donostian. M-11ko atentatuengatik izaniko iskanbilak aztertu eta gero, adierazi dute auzitara eramango dutela CNIren zuzendaria ustezko entzunketengatik eta salaketa jarriko dutela Nazio Batuetan. Sozialista Abertzaleak azalpenak eskatuko dizkio Eusko Legebiltzarreko Herrizaingo eta Erakunde Sailari, CNIk ustez egindako entzuketak direla eta.

2004ko uztailaren 19a
17:56
Entzun
SAko kideek hainbat ekimen prestatu dituzte CNIren ustezko entzuketengatik, eta horiek aurkezteko azaldu dira gaur komunikabideen aurrean. Batetik, azalpenak eskatu dizkiote Eusko Legebiltzarreko Herrizaingo eta Erakunde Sailari, CNIren ustezko entzuketen inguruan. Bestetik, M-11ren inguruan gertatutakoa salatzeko, Legebiltzarrean eztabaida pizteko asmoa dutela adierazi du Jone Goirizelaiak.

“Espainian ez dago demokraziarik”, salatu du Otegik. “M-11koaren inguruan gertatutakoaz gezurretan aritu zen bakarra ez da PP”, gaineratu du. “EAJ ere PPk zabaldutako datuei haizea ematen aritu zen", adierazi du SAko parlamentariak. Gertaerak aztertu ostean, Nazio Batuetako kontalariari gertatutakoa azalduko diola iragarri du Otegik. Era berean, adierazi du Nazio Batuetan salaketa jarriko dutela legez kanpo egindako entzuketengatik.

CNIko zuzendaria, Alberto Saiz Cortes, auzitara eramango dutela iragarri dute SAkoek. Besteak beste, hiru delitu egotziko dizkiete: legez kanpoko entzuketak egitea, sekretupeko dokumentuak komunikabideei azpitik ematea eta oinarrizko eskubideak urratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.