Jaurlaritzaren Estatutu proposamena
SAk helegitea aurkeztu du Gasteizko Legebiltzarrean osoko zuzenketa tramitera onartu ez zelako
Sozialista Abertzaleak taldeak helegitea aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarreko erregistroan, Jaurlaritzaren Estatutu proposamenari —Ibarretxeren planari— eginiko osoko zuzenketa ez zuelako tramitera onartu Legebiltzarreko Mahaiak. EAJ eta EA tramitera onartzearen alde agertu ziren, eta PP, PSE-EE eta EB-IU aurka. Ezker Batuak "forma akatsak" argudiatu zituen erabakiaren aurka bozkatzeko. Arnaldo Otegi SAko parlamentarioak "eztabaida baldintzarik gabe" egin behar dela nabarmendu du.
Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Politiko berri baterako proposamena "aurrebaldintzarik gabe" egin behar dela aldarrikatu du, eta Eusko Jaurlaritzari eta berau sustengatzen alderdiei Legebiltzarreko Mahaiaren erabakia "zuzentzeko" eskatu die, eta "alderdi bakoitzaren pentsamendu politikoa muga izan gabe eztabaida ahalbidetzeko" eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu