Sakabanaketa amaitzeko, laguntza eskatu die Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformak erakundeei eta herritarrei. Gaur-biharretarako mobilizazio ugari dauzkate antolatuta Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donostian, Agurainen, Beasainen, Etxarri Aranatzen eta Santurtzin, besteak beste, iheslari eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko (bideoa: Argazki Press).
[Youtube]https://youtu.be/3Ql1Zc_bwDI[/Youtube]
Euskal preso politikoen eskubideen alde #StopDispertsioa#HartuTrena@sare_herritarrapic.twitter.com/Nf6yowtlgT
— Hodei Egaña Diez (@gafz11) 2016(e)ko maiatzak 14
#StopDispersion gaur Tolosan ere trena hartu dugu @sare_herritarrapic.twitter.com/oXG324cYxP
— ibai iriarte (@ibaiiriarte) 2016(e)ko maiatzak 14
Jendetza Iruñeko ekimenean #StopDispertsioa#HartuTrenapic.twitter.com/ZBdCZoA6XK
— Sare (@sare_herritarra) 2016(e)ko maiatzak 14
#EkarrizBanaz agerraldiko argazkiak ikusgai Facebookeko orrian: https://t.co/QHSUGSDNk8@sare_herritarrapic.twitter.com/pFsF1ndzJy
— Sare Gernika-Lumo (@SareGernika) 2016(e)ko maiatzak 14
Salbuespen legeen amaiera eskatu du plataformak, eta horretarako beharrezkotzat jo du "instituzioen eta norbanakoen mobilizazioa". Asteburua "inflexio puntu" izatea nahi dute. Hartu Trena dinamikaren barruan prestatu dituzte mobilizazioak; herriz herri eta auzoz auzo "trenbide sarea" hedatu nahi dute Sareko kideek, "bagoiak konpromisoz bete" eta horiek "kaleetara, lantokietara eta Europako bihotzera" eramateko.
Herri plataformak bi urte beteko ditu datorren ekainaren 15ean. Sarek azaldu du duela bi urte eskatzen zuen berbera aldarrikatzen duela gaur egun, "tamalez ez baita egoera aldatu".