EUSKAL PRESOAK

Sakabanaketa amaitzeko eskatuko dute ekainaren 20an Bilbon

Alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile ugarik babestu dute manifestazioa.

Dispertsioa Amaitu taldearen agerraldia. ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 7a
15:35
Entzun

Dispertsioa Amaitu taldeak antolatuta elkartuko dira hilaren 20an egingo duten protestan. Halaber, Bilboko udaletxeko atarian elkarretaratzea egingo dute ekainaren 26an, Espainiako Gobernuari eskatzeko eten dezala euskal presoak sakabanatzeko politika.

Iratxe Urizarrek eman du taldearen ekimenen berri. Oroitarazi du 55 preso bilbotar daudela sakabanatuta Frantziako, Espainiako eta Erresuma Batuko espetxeetan. Horrez gain, gogoan izan du Arantza Zulueta abokatu presoaren egoera; urtarrilean atxilotu zuten, eta isolatuta dute harrezkero, Puerto de Santa Mariako kartzelan, etxetik 965 kilometrora.

Inma Berriozabalen egoera ere hizpide izan du Urizarrek. Salatu du gaixotasun larriak dituen arren preso jarraitzen duela Alaman, Galizian. Hura libre uzteko eskatu zuen Bilboko Udalak 2012an.

Elkartearen esanetan, Sortu, EA, Alternatiba, Aralar eta Ezker Batua alderdiak, ELA, LAB, CNT, CGT, ESK eta EILAS sindikatuak eta beste eragile batzuek —esaterako, Lokarrik, Salhaketak eta Etxerat-ek— babestu dituzte hilaren 20ko eta 26ko ekimenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.