EUSKAL PRESOAK

"Sakabanaketa politikak ez du ezertarako balio izan"

Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin du Sarek, presoen sakabanaketak sortzen dituen ondorioak azaltzeko.

Sareko kideen agerraldia Nafarroako Parlamentuan. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 17a
07:33
Entzun

Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformako ordezkaritza batek Nafarroako Parlamentuan hitz egin du. Pepe Mouliaa sarekideak, Joseba Azkarraga bozeramaileak eta Marilo Gorostiaga preso ohiak hartu dute hitza: "Ez dugu Espainiako legerian jasotzen ez den ezer eskatzen; [presoek] beren etxeetatik gertu bete behar dituzte zigorrak".

Azkarragak nabarmendu du presoen giza eskubideen alde ideologia ezberdinetako pertsonak aritu daitezkeela elkarlanean, eta senideen egoerari erreparatu diote gero: "Badira adinekoak ezin zaizkienak senideei bisitan joan". Gurasoei bisita egiteko "milaka kilometro egin eta eskolak galdu" behar dituzten haurren egoeraz ere ohartarazi dute: "Ezin da zigor bikoitza jarri; presoei eta senideei".

Bestalde, gaixotasunak dituzten presoak aske uzteko eskatu du Gorostiagak, "gizatasun eta duintasun" tratua jaso dezaten.

Gehiengoa, sakabanaketaren aurka

Talde politiko gehienak sakabanaketaren aurka agertu dira; tartean, Ainhoa Aznarez parlamentuko presidentea: "Sakabanaketa erabaki politikoa izan zen, eta konponbideak ere politikoa izan behar du". UPNk, aldiz, uste du politika hori "eraginkorra" izan dela.

EH Bilduk "inmobilismo politikoa" irudikatzen duten "harriak mugitzera" deitu du. Ezkerra ere sakabanaketaren aurka mintzatu da, argudiatuta presoen eta horien senideen eskubideak urratzen dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.