Etxerat-ek salatu du sakabaneta politikak aurten eragin duen 29. istripu larria dela Markesen senideek izan dutena, eta 85 pertsona zauritu direla ezbehar horietan.
Euskal Herritik 765 kilometrora dago preso Markes.
Presoak
Sakabanaketak beste istripu bat eragin duela jakinarazi du Etxerat-ek
Patxi Markes euskal presoaren senideek istripua izan dute hura bisitatzera Curtisko (Galizia) espetxera zihoazela. Etxerat elkarteak azaldu duenez, bost lagun zihoazen autoan: Makesen ama, arreba, 15 ilabeteko iloba, lehenegusu bat eta osaba bat. Bostetako batek zangoetako hezur bat hautsi du, eta ama Gijongo (Asturias) erietxean ingresatu dute obserbazioan. Umeari ez zaio ezer gertatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu