Presoak-Sakabanaketa

"Sakabanaketak hil" egiten duela salatzeko manifestazio jendetsua izan da Iruñean, Etxeratek deituta

Presoen sakabanaketa salatzeko manifestazio jendetsua izan da gaur Iruñean, Etxerat elkarteak deituta. Arratsaldeko 17:00etan abiatu da manifestazioa 'Euskal Presoak Euskal Herrira. Sakabanaketal hil egiten du' lelopean. Ixilean egin dute, autobus geltokian hasi eta Takonera parkeraino. Pasa den azaroaren 29an espetxera bidean bisita egitera joan eta istripua izan zutenak gogoratu nahi dituzte gaurko manifestazioan. Sara Fernandez gazte iruindarra hil zen istripu hartan eta Izaskun Urkijo gasteiztarrak larri jarraitzen du Valladolideko (Espainia) erietxean. Ramon Gaztelumendi Etxerateko eledunak adierazi duenez, "heriotza da sakabanaketaren alderdi gogorrena, baina egunerokotasuneko trabak ere asko dira". Etxeraten arabera, aurten 21 istripu larri jasan dituzte presoen senitarteko eta lagunek.

2003ko abenduaren 13a
18:43
Entzun
"Alderdi gogorrena egun hauetan ikusi eta bizi izan duguna izan da, heriotza alegia, baina baita ere egunerokotasuna oso gogorra egiten zaigu. Traba ugari daude; ikasketaren gaiak, isolamendua eguneroko bizi baldintza da espetxeetan, egunetik egunera urrunago eramaten dituzte, ikusten dugu sekulako inpunitatea dagoela Espainiaren eta Frantziaren partetik", salatu du Gaztelumendik.

Deia egiten die Etxeratek hiritarrei eta bereziki erakundeei "inpunitate horrekin bukatzeko, eta hitzez elkartasuna adierazten dutelako, baina ekintzetan epelegi ibiltzen direlako". Etxeratek dio 21 istripu larri jasan dituztela preso eta senitartekoen lagunek aurten.

Etxeraten deialdiarekin bat egin dute LAB sindikatuak, Askatasunak eta Aralarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.