"Europako eta Espainiako araudia bete behar da", esan du Bescansak. Bere hitzetan euskal presoei ezartzen zaien sakabaneta politika mantentzeko arrazoirik ez dago. Ezohikotzat jo du, gainera, politika hori.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroari erantzunez (borreroak gehiago inporta zaizkiola Iglesiasi esan du, horrek elkarrizketa batean esandakoengatik) erantzun dio Bescansak esanez penagarria dela biktimen mina arma gisara erabiltzea. "Biktimekiko izan behar den errespetuan denak ados gaude". Gaineratu du biktimentzako iraingarriena alderdien arteko lehian nahastea dela, "euren mina txikitzeko proposamenik egin gabe".