Espainiako Gobernuak 1989tik aplikatzen die euskal preso politikoei sakabanaketa, eta ostegun honetan beteko dira 25 urte neurri hori era "orokor, sistematiko eta koleltiboan" aplikatzen hasi zela. Neurri horrek eragin duen "sufrimendu eta min" guztia salatzeko, elkarretaratzeak deitu ditu Etxerat-ek Espainiako Gobernuaren ordezkaritzen aurrean. Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean egingo dira (12:00).
Dispertsioak eskubide urraketa bikoitza suposatzen duela salatu du Etxerat-ek, Donostian, Gros auzoko gasolindegi batean egindako agerraldian. Presoen eskubideak urratzeaz gain, senideenak ere urratzen dituela salatu dute.
Eta hainbat datu eman ere bai. Besteak beste: urte bakar batean, 12 hilabete baino gutxiagoan, hiru izan direla euren sorterritik kanpora hil diren euskal presoak.