Igandean Arbizu, Lakuntza eta Arruazun ospatuko dute Nafarroako Ikastolen jaia eta aurten euskara Sakanan bertan zabaltzeaz gain, Sakanatik Euskal Herri osora eta Europara ere hedatu nahi dute, beste hizkuntza gutxiagotuekin bat eginda. Horregatik, aurtengo Nafarroa Oinezen leloa Txikiak handi da, hizkuntza txikien handitasuna aldarrikatuz.
Hala ere, aurtengo Nafarroa Oinezen xede nagusia Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolaren eraikin berria finantzatzea izango da, eraikin guztiz berria egiteko asmoa dutelako.
Ibilbideak guztira 9,5 kilometro izango ditu eta zazpi gunetan banatuta egongo da. Antolatzaileek jakinarazi dute iganderako eguraldi iragarpenak onak direla, beraz, Sakanara joateko deia egin diete herritarrei.
euskara
Sakanatik Euskal Herri osora zabaldu nahi dute euskara igandean Nafarroa Oinezen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu