Egibarren ustetan, "emandako botoarekin, kontsulta bideratu edo bide bazterrean utzi dezakezu".
EAJ-EA koalizioak aurrera ez badu egiten, "hobe genuke denok etxera joanda" esan du legebiltzarkideak.
Politika
SAko parlamentariek herri-kontsulta ukatuko al duten galdetu du Egibarrek
Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan EAJko GBBko buru Joseba Egibarrek esan duenez, abenduaren amaieran 'Ibarretxeren plana'-ren inguruan egingo den bozketan "bi estrategiak topo egiten dutela garbi ikusten da: hirukoa alde batetik, eta SA bestetik". Ezker abertzaleari galdeketa baztertu egingo ote duen galdetu dio. "Herriak hala eskatzen badu, azken muturreraino joateko prest gaude" adierazi du GBBko presidenteak. Bestalde, Rodolfo Aresek eta Maria San Gilek legeari zorrotz heltzen diotela salatu du Egibarrek: "demokratikotzat hartu nahi den sistema batek, herri kontsulta babestu partez debekatu egiten badu, ez da demokratikoa" .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu