Salaketa faltsu batengatik zigortu dute andre bat
DONOSTIA. Epaile batek urtebeteko espetxe zigorra jarri dio Orioko (Gipuzkoa) andre bati, salaketa faltsu bat jarri eta laguntzera joan zen ertzainari jazartzeagatik. Emakumeak Ertzaintzara deitu zuen, bikotekideak jo egin zuela esateko. Ertzainen patruila bat hara joan zen eta, epaiak dioenez, emakumea joka hasi zitzaien. Emakumeak salaketa faltsua zela aitortu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu