PRESO GAIXOAK

Salaketa jarri dute zaintza epaitegian Gorka Fraile presoak jasandako tratua dela eta

Badajozko espetxean dago preso, eta minbizia duela-eta, ebakuntza egin diote. Harekiko tratu "oldarkor eta ankerra" gaitzetsi dute Etxerateko kideek, presoaren senideek, medikuek eta abokatuek, Durangon eguerdian emandako prentsaurrekoan.

Durangon (Bizkaia) Fraileren egoeraren berri emateko egindako agerraldia. ETXERAT.
2015eko ekainaren 10a
09:49
Entzun

Mingaineko tumore bat kentzeko, Badajozko ospitalean ebakuntza egin diote Durangoko presoari. Etxerat elkarteak atzo salatu zuenez, Fraile esku-burdinekin lotuta eduki zuten logelan, eta, "bere onetik" ateratzeko asmoz, "une oro iskanbila sortzen" aritu ziren zaintzen duten lau poliziak. Gainera, senideei bisita oztopatu zieten. Jasotako tratua "ankerra" izan arren, ebakuntza "ondo" atera dela nabarmendu dute Durangon egindako agerraldian.

Ana Ituño abokatuak jakinarazi duenez, zaintza epaitegian salaketa jarri dute, eta espetxe zuzendaritzari ere gutun bat helarazi die. Ituñok kritikatu egin du presoa Euskal Herrira ekatzeko jasotako ezetza: "Presoak eskubidea du Euskal Herrian konfiantzazko medikuek artatua izateko". 

Frailek ez ezik, senideei ere oztopoak jarri zizkieten. Abokatuak senideei azaldu zienez, Frailerekin lau orduz egoteko aukera izan zezaketen, hori baita preso sozialek izaten duten denbora, baina preso politikoa izanda polizia buruaren esku egongo zela ohartarazi zien. Hala, hasiera batean bisita 18:00etatik 20:00etara egiteko aukera eman bazieten ere, gerora poliziek galarazi egin zuten hori: presoarekin egoteko 30 minutuz uzteko agindua zutela esan zioten familiari. Hori dela-eta, hamar minutuko tarteetan sartu ziren hiru senideak.

Horrez gain, ebakuntza gelako itxarongelan egoteko eskubidea ere ukatu zioten sendiari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.