Salamancako Artxibategiko dokumentuak berreskuratuko ditu EAJk

Oroimen Historikoaren Dokumentazio Zentroaren Batzordeak agirien lekualdatzea onartu du

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
1936ko gerran konfiskatutako agiriak berreskuratuko ditu EAJk. Oroimen Historikoaren Dokumentazio Zentroko Batzordeak dokumentuen lekualdatzea onartu zuen, herenegun; batzordeko bi kidek kontra bozkatu zuten arren. Duela bost urte agiriak lekualdatzeko legea onartu zuten Espainiako Gobernuan.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat erakunderi eta Herrialde Katalanetan zenbait pertsona fisiko zein juridikori bahitutako dokumentuak Salamancako Artxibategian gorde zituzten. Oroimen Historikoaren Dokumentazio Batzordeak ohiz kanpoko bilera egin zuen herenegun, lekualdatzea onartzeko. Julian Lanzarote Salamancako alkateak eta Alberto Gutierrez Gaztela eta Leongo Kultura bozeramaileak lekualdatzearen kontra bozkatu zuten. EAJk «arretaz» hartu du lekualdaketa, «itzuliko dituzten bahitutako dokumentuak zeintzuk diren jakin arte». EAJk hamaika aldiz eskatu ditu konfiskatutako agiri eta dokumentuak. «Eskatutakoa itzultzen badigute, dokumentazio oso garrantzitsua berreskuratuko genuke».

Salamancako alkateak, Julian Lanzarotek, adierazi du agirien lekualdatzearekin Espainiako Gobernuak «nazionalistei ordaintzen» ari diela eta Kataluniako bozekin eta EAJrekin hitzartutako aurrekontuekin bat egiten duela. Gainera, lekualdatutako agiriak «baliorik gabekoak» direla esan du. Juan Vicente Herrera Castilla Lehoiko presidenteak adierazi du ondare historikoaren «suntsiketa» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.