Migratzaileak

Salatu dute Euskotreni eskatu diotela Irunera itzul ditzala paperik gabeko migratzaileak

MIgratzaile eta errefuxiatuen eskubideak aldarrikatu dituzte berrehun pertsona inguruk Gorlizen, Bizkaian.

Gorlizko hondartzan egindako protesta. ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK
2018ko abuztuaren 18a
16:58
Entzun

Abuztu hasieran jaso zuen eskaera Euskotrenek; bertan, argi zioen Frantziako Poliziak atzeman eta Hendaiara eramaten zituzten migratzaileei trenerako txartela eman behar zietela langileek, eta Iruneraino eraman. LAB sindikatuak eman du prozeduraren berri, eta salatu egin du langileak halako ekintzetan parte hartzera behartzea eta migratzaileen aurka egitera bultzatzea. 

Euskotrenek, berriz, onartu du badela halako prozedura bat, baina argudiatu du Europako araudiak direla medio derrigortuta daudela Frantziako Poliziarekin "elkarlanean" aritzera. Zehaztu du langileei ohar bat bidali zaiela egin beharreko urratsei buruzkoa, Frantziako Poliziak lehen aldiz migratzaileak Hendaiako geltokian utzi eta haiek zer egin ez zekitela geratu ostean: "Gertatzen ari dena berria da".

Bestalde, Gorlizko hondartzan (Bizkaia) berrehun lagun inguru bildu dira gaur, migratzaile eta errefuxietuen eskubideak aldarrikatzeko. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak deituta egin dute Marea Horia; haren bidez, ikusarazi dute zer bide egin behar duten migratzaileek itsasoz eta lurrez, eta nola egiten duten talka azkenean Europako migrazio politikekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.