Hondakinak biltzeko sistemari buruz galdeketak egiten ari dira gaur-biharretan Villabona-Amasan, Anoetan, Iruran eta Ordizian.
Amasa-Villabonako kasuan, Gurea antzokian prestatu dituzte bozketarako mahaiak. Atez atekoaren aldeko herritar talde bat ikuskaritza lanak egiteko asmoz joan da. Udalaren baimena erakutsi diete, baina sarrera debekatu diete plataformako kideek.
Ondoren, agerraldia egin dute bozketako mahaietara joatea galarazi dietenek: "Atez atekoari buruzko galdeketa hau iruzur bat besterik ez da. Guretzat inolako bermerik ez duen fartsa batean parte hartzea da, errauskailu zaleen eta alderdi jakin baten interesak denfendatzeko".
Ordizian, berriz, 10:00etan ireki dituzte hautestontziak. Bilduk galdeketak zilegitasunik ez duela eta herri galdeketan ez parte hartzeko deia egin badu ere, bozketa mahaietan Bilduko ordezkariak daude, “gertatzen den guztiaren akta zorrotz hartzen”.