OSASUNA

Salatu dute Gurutzetako erietxean oheak kentzeak larrialdi zerbitzuak "kolapsatzen" dituela

Sindikatuek uste dute neurri hori "arduragabea" dela eta Gabonetan lan karga handitzea eragin duela.

Protesta bat Gurutzetako erietxean, iaz. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
2013ko abenduaren 30a
18:35
Entzun

Ohar bat argitaratu dute ESK-k, SATSEk, LABek, UGTk eta CCOOk, kritikatzeko Gurutzetako erietxean oheak kentzen ari direla: "Neurri horrek aurrezte ekonomikoa bilatzen du soilik, eta eragin kaltegarria du langileengan nahiz larrialdietara doazenengan".

Ohartarazi dute Gurutzetako ospitalearen "kolapsoa sarriegi errepikatzen den egoera" dela; horren eraginez, gaixoak korridoreetan daudela egin behar dute lan osasun beharginek, sindikatuen arabera.

Azaldu dute goizeko zortzietan hiru gaixo zeudela korridoreetan eta 32 artatuak izateko zain; "egunean zehar okertzera joko du egoerak, zuzendaritzak ez badu neurririk hartzen", esan dute. "Hirugarren munduko" egoera hori "onartezina" dela uste dute sindikatuek, gaixoei ezin baitiete egonaldi "duina" eman eta haien "intimitateari eta konfidentzialtasunari" kalte egiten dielako.

Egoera horretan, langileek ere "presio psikologiko handia" dutela azaldu dute sindikatuek, eta ohartarazi dute osasun beharginen akats kopuruak gora egin dezakeela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.