Euskal presoak

Salatu dute intsektuz betetako ziega batera eraman dutela gaixo dagoen preso bat

Zainetako eta hesteetako gaitzak ditu Manu Azkarate presoak. Zango bat ultzeratua dauka, eta, ohartarazi dutenez, intsektu horiek —zimitzek— are gehiago okertu dezakete egoera.

Manu Azkarate presoaren zango ultzeratua. BERRIA
Berria
2018ko uztailaren 7a
09:19
Entzun

Atzo, ostirala, aldatu zuten ziegaz Manu Azkarate presoa. Erregistroak egin zituzten bera egon ohi den moduluan; funtzionarioek ez zuten astirik izan bere ziega lehen zegoen moduan uzteko, eta hori berak egin zezala agindu zioten Azkarateri, gertukoek salatu dutenez. Horri uko egin ondoren, zimitzez beteriko batera eraman zuten. Azkarateren abokatuak salaketa jarriko du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epailearen aurrean.

Tratamendu mediko zehatza eta ohikoa behar du Azkaratek, eta Alcala Mecoko espetxean (Madril) dago ingresatuta. Hara eraman aurretik, Soto del Realen (Madril) egon zen, eta bi alditan eraman behar izan zuten ospitalera, espetxeko bizi baldintzak direla-eta osasuna okertu zitzaiolako.

1980ko hamarkadako auzi batzuengatik epaitu eta zigortu nahi du Espainiak Azkarate, eta horregatik atxilotu zuten 2016ko abenduaren 15ean, Marseillan (Frantzia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.