Salatu dute Jaurlaritzaren dekretuak ez dituela kontuan hartzen biktima guztiak

2012ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Lau Haizetara Gogoan eta Ahaztuak 1936-1967 taldeen iritzian, zenbait biktima Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen biktimen dekretutik kanpo geratu dira. Lau Haizetara Gogoan taldeak adierazi du «bidegabea» dela dekretuak 1968tik 1978ra bitarteko biktimak soilik aitortzea: «Lehenago ere, erregimen berak eta pertsona berek eskubideak urratu zizkien herritar askori; horiek ez dituzte kontuan hartu». Hala, giza eskubideen urraketak epaitzeko Espainiaren borondaterik eza nabarmen geratu dela uste du taldeak: «Denboran atzera 1936ko altxaldira arte egin behar da». Ahaztuak elkarteak ere biktima batzuk dekretutik kanpo uztea salatu du. Hala ere, uste du urte luzeetan «zigorgabetasun ereduari» aurre egiteak zerbaitetarako balio izan duela: «Jaurlaritzak nolabait aurre egin behar izan dio biktimen errealitateari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.