Salatu dute murrizketak atzerapauso bat direla elbarrien eskubideetan

Erredakzioa
Bilbo
2012ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Edeka koordinakundeak, urritasunen bat duten pertsonen elkarteak biltzen dituenak, ohartarazi du kezkatuta dagoela Espainiako Gobernua hainbat alorretan egiten ari den murrizketekin. Edekaren ustez, Mendekotasun Legea aldatzeak, osasun zerbitzuak berrordaintzeak, BEZaren gaineko zerga igotzeak eta tankera horretako beste neurri batzuek atzerapauso bat eragin dezakete pertsona elbarrien eskubideetan. Murrizketek «gaindituak» zeuden egoerak itzularaziko dituztela uste dute Edeka osatzen duten elkarteek. Hortaz, haien egoeraz jabetzeko eta ezberdintasun egoeretan ez sakontzeko eskatu diete erakunde publikoei.

Bestalde, Arabako ahaldun nagusi Javier de Andresek jakinarazi du irailean amaituko dutela aztertzen Mendekotasun Legean eginiko mozketen eragina. Dena den, ziurtatu du Araban laguntzak Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak baino ugariagoak izango direla: «Orain ditugun laguntzak ugariagoak dira, eta uste dut hala izango direla aurrerantzean ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.