Salatu egin dute ikurrina udaletxeko balkoian jarri izana

Udal gobernuko alderdiek babestu egin dute alkatearen erabakia.

2015eko uztailaren 6a
14:14
Entzun

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak helegitea jarri du Iruñeko udal gobernuaren aurka. Izan ere, plazaratu duten komunikatuaren arabera, txupinazoan ikurrina udaletxeko balkoian jarri izanak "indarrean dagoen legedia urratzen du".

Joseba Asiron alkateak iragarria zuen ikurrina jarriko zutela udaletxean, bain, aldi berean, Ikurren Legea beteko zutela. Asironek azaldu duenez, "protokoloak ahalbidetzen du" bandera balkoian jartzea, nahiz eta legeak zehazten duen soilik lau bandera egon litezkeela udaletxean: Iruñekoa, Nafarroakoa, Espainiakoa eta Europakoa.

Asironekin bat etorri dira udal gobernuan ordezkatuta dauden alderdiak; ez, hala, oposiziokoak. Geroa Baiko bozeramale Itziar Gomezek, dena den, ohartarazi du banderen auzia "bigarren mailakoa" dela. "Legebiltzarrari dagokio, berez, Ikurren Legea aldatzea, eta orduan mastan egongo litzateke ikurrina".

UPNko Enrique Mayak, aldiz, gaitzetsi egin du EH Bilduren erabakia: "Ikurrina aldaketaren ikurra da, beraien aldaketarena. Kanpainan ohartarazi nuen ikurrina jarriko zutela, eta prozesioari buruz eztabaidatzen hasiko zirela eta dena etorriko da; ez zen beldurraren diskurtsoa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.