Gizartea

Salatzen ez den diskriminazioaz ohartarazi du Eraberean sareak

Gorroto delituekin lotutako 141 gertakari antzeman zituzten 2016an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; aurreko urtean baino 60 gutxiago izan ziren, eta gehienak Bizkaian gertatu ziren, 105

Jon Rejado.
2017ko urriaren 4a
08:14
Entzun

Erabereanek, tratu berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako sareak, iazko jarduerari buruzko datuak eman zituen. 2015eko datuekin jaitsiera bat antzeman badute ere, sareko kideek arreta jarri dute salatzen ez den, edota isilpean geratzen den diskriminazioan.

Salaketa gehienak arrazakeria eta xenofobiagatik gertatu ziren, 63. Ideologiarekin lotutakoak 39 izan ziren, eta sexu orientazioarekin lotutakoak 30. Horietako gehienak Bizkaian salatu zituzten, 105. Araban 20 salaketa jaso ziren, eta 16 Gipuzkoan.

Ramon Motosek, Kale Dor Kayiko elkarteko kideak, nabarmendu du ijitoen artean nekez jartzen direla salaketak, diskriminazioagatik. 2016an jarritakoen artetik %2 baino ez zuen diskriminatutako pertsonak bere kabuz jarri.

Xabi Lozanok, Errespetuz elkarteko kideak, gogorarazi du sexu orientazioarekin lotutako diskriminazio kasu asko isilpean geratzen direla, direla eraso fisikoak zein bestelakoak. Zeharkako diskriminazioa ere badagoela nabarmendu du. Familien errealitatera egokituta ez dauden galdetegiak, non ‘ama’ eta ‘aita’-ren izenak jarri behar diren.

Rosabel Argotek isilpeko diskriminazio hori nabarmendu du. “Errefuxiatuen ehuneko ehunak etxe bat alokatzeko zailtasunak dituzte, jatorri atzerritarra duten pertsonei ez dietelako alokatu nahi”. Diskriminazio mota horiek, zein beste batzuk, zabaltzen ari direla hausnartu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.