Adierazi EHk "Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera" salatuko du larunbat honetan Gernika-Lumon, eta hurrengo asteetan Berriz, Bergara, Donostialdea eta Aiaran ere egingo ditu ekitaldiak. Eskubide zibil eta politikoen aldekoak izango dira. Gernikakoa 12:30ean hasiko da, Lizeo Antzokian.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurka hitz egin dute gaur, Bilbon egindako prentsaurrekoan. "Hura desagertu ezean nekez izango da justiziarik". Alderdien Legea edota badaezpadako atxiloketak ere gaitzetsi dituzte. "Horiek segitzen badute, gure herrian ez dugu demokraziarik eta askatasunik izango". Antzeko egoerarik ez omen dago Europan.
Joan den urtarrilaren 30an aurkeztu zuten Adierazi EH herritar ekimena, Bilbon.
politika
"Salbuespen egoera" salatuko dute larunbatean Gernikan
Adierazi EHk antolatuko du ekitaldia. Berriz, Bergara, Donostialdea eta Aiaran ere egingo ditu hurrengo asteetan eskubide zibil eta politikoen aldeko ekimenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu