GAZTEEN KONTRAKO EPAIA

"Salbuespen politikak" amaitzeko eskatu, eta Ertzaintzak Gasteizen izandako jarrera salatu dute

Gasteizko Harresia plataformak berretsi du "legearen eta justiziaren artean" hautatu behar badute, justiziaren alde "lerratuko" direla. Herri harresiak osatzen jarraitzera deitu dute: "Hemen ez da ezer bukatu".

Atzo Gasteizen Ertzaintzaren jokaera salatzeko eginiko agerraldia. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 20a
18:48
Entzun

Ibon Esteban, Aiala Zaldibar eta Igarki Roblesen atxiloketak oztopatzeko osatutako giza hesia Ertzaintzak desegin eta biharamunera, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan gertatutakoaz balorazioa egin du Gasteizko Harresia plataformak. Horrez gain, zorionak eman dizkie "herri harresiarekin modu batean edo bestean" bat egin zuten guztiei.

"Salbuespen politikak" amaitzeko beharra nabarmendu dute, torturak, kartzela zigorrak, Herritarren Segurtasunerako Espainiako Legea, presoen sakabanaketa eta abar gogoraraziz: "Oinarrizko eskubideak urratzen zaizkigu eta denon artean berreskuratu behar ditugu berriro ere".

Ertzaintzak harresia desegiteko izandako bortizkeria gaitzetsi dute: "Erabat nazkatuta gaude kolpeak jasotzeaz, jendea konorterik gabe edo shockean ikusteaz, irain sexistak entzuteaz... zergatik eta oinarrizko eskubide batzuk defendatzeagatik". Hemezortzi lagun atxilotu zituzten. "Bortizkeria izugarria izan zen eta ez du justifikaziorik".

70 zauritu

Horrez gain, 70 lagun zauritu zenbatu zituzten boluntario lanetan aritutako erizain eta sendagileek, eta hiru lagun erietxeratu zituzten. Salaketak iragarri dituzte, eta email helbide bat —[email protected]— prestatu dute horretarako.

"Auzolanaren eta desobedientziaren bidean" sakontzera deitu dute, epaiketak amai daitezen. "Ezin dugu onartu 2015ean horrelako lege injustuengatik euskal herritarrak atxilotzea". Horren harira, iragarri dute herri harresiaren dinamikarekin jarraitzeko asmoa dutela: "Legearen eta justiziaren artean hautatzera behartzen bagaituzte, Justiziaren alde lerratuko gara".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.