Politika

"Salbuespen politiken" aurka mobilizazioetara deitu du Eleak-Libre mugimenduak

Askapenaren aurkako epaiketaren harira egunotan, eta herriko tabernen auzibideagatik azaroaren 14an eta 15ean. "Euskal Herriko udazkena laranjaz tindatuko dugu".

Donostiako Antiguako frontoian egin dute mobilizazioetara deitzeko agerraldia. ELEAK
arantxa iraola
2015eko urriaren 17a
19:18
Entzun

Donostian egin dute protestetarako deia, gaur goizean, Antiguako frontoian. "Salbuespenaren eta oinarrizko eskubide zibil eta politikoen egiturazko urraketaren argazkia helarazi nahi diogu euskal jendarteari", azaldu du Eleak-Libre mugimenduko ordezkari Aratz Zearretak.

Kalera irteteko premia gorria dela oroitarazi du, datozen hilabeteetan hainbat epaiketa egingo direlako; Askapenakoen kontrakoa heldu den astean hasiko da, eta Seguran (Gipuzkoa) Poliziak egindako sarekadako auzipetuen kontrakoa eta Ekin-eko ordezkariak epaituko dituena aurki espero dira. Horiek guztiek "salbuespen politiken hari bidegabeari" lotuta egindako urratsak direla deitoratu du: "Disidentziarako eskubidea bera ukatzen digute". 

Auzipetuen izenean Askapenako ordezkarietako batek hartu du hitza, Unai Vazquezek. Aurrean dituzten epaiketen harira kikiltzeko asmorik ez dutela ohartarazi du: "Auzipetuok epaiketak eta espetxeratzeak otzantasunez eta etsituta onartu ditzagula nahi du estatuak. Baina ez dugu horrela egin eta aurrerantzean ere ez dugu egingo. Gure ustezko delituak aldarrikatzen jarraituko dugu, nork berea". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.