Hegaztien gripea

Salburuako ahatea "kasu bakan bat" dela ziurtatu du Arabako Nekazaritza diputatuak

Hegaztien gripearekin ez larritzeko eta lasai egoteko deia egin du Elos Lopez de Foronda Arabako Nekazaritza diputatuak. Izan ere, Salburuako hezegunean HN51 birusarekin kutsatuta hil da agertutako ahatea "kasu bakan bat" dela ziurtatu du, eta gaitza zabaltzeko neurri guztiak hartu direla.

2006ko uztailaren 8a
17:49
Entzun
Ahatea aurkitutako lekuaren inguruan 13 kilometroko babes eta zaintza eremua ezarri dutela nabarmendu du Lopez de Forondak, eta oso neurri zorrotzak hartu dituztela hegazti guztiekin, basati zein etxekoekin. Babes eta zaintza eremu horretan hegaztiak hazten dituzten 11 etxalde eta, guztira, 170 hegazti daude. Guztiak eraikin barruetan gordetzeko agindu diete jabeei, hegazti basatiekin harremanik izan ez dezaten.

Nekazaritza diputatuak bereziki azpimarratu du Salburuan hlda agertutako murgil handi ahatearena "kasu bakan bat" dela. Izan ere, hegaztiaren hilotza duela zortzi egun aurkitu zutela azaldu du, eta harrezkero ez dutela besterik atzeman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.