politika

Salhaketak espetxe politikaren eskumena eskatu du autonomia erkidegoentzat

Espainiako Gobernuak espetxe politikaren eskumena Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku utz dezan eskatu du Salhaketak, berriro. Elkarteko kide Cesar Manzanosen iritziz, eskumena jasotzea “lagungarri” gerta liteke presoen “egoera lazgarria” konpontzeko. “Konponbidea da deszentralizazio politikoaren proiektua abiaraztea, delituaren aurkako borrokarekin nahiz zigor sistemarekin zerikusia duen eskumena emanez”, adierazi zuen atzo, Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan.

2004ko irailaren 20a
19:07
Entzun
Manzanosek gogor salatu zituen Espainiako Espetxeetako zuzendari Mercedes Gallizok esandakoak. Mandatari sozialistak azaldu zuen ez duela legealdian eskumenik emateko asmorik. “Gallizok esan du eutsi egin behar diola PPk orain arte urratutako bideari” adierazi zuen Manzanosek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.