Era berean, espetxeetako hildakoen kopuruak gora ez egiteko "hilzorian zeuden presoak erietxera eraman izana" egotzi dio Manzanosek Espainiako Barne Ministeritzari. Salhalketak jakinarazi duenez, azken 20 hilabeteetan 22 lagun zendu dira" Hego Euskal Herriko espetxeetan.
Egoera hori, "Espainiako estatuaren benetako arazoa da", Manzanosen ustez. Izan ere, arazoa "konpondu" beharrean, gertaerak "ezkutatu" egiten baitira. Ildo horretatik, heriotza horien erantzunkizuna norena den jakiteko ikerketak abian jartzeko exijitu dioEspainiako Barne Ministeritzari.
Bereziki Langraitzeko eta Martuteneko kartzelen egoera "penagarria" salatu du Cesar Manzanos Salhaketako bozeramaileak. Azaldu du, bertan "presoen eguneroko bizitza legez kanpokoa", ez direlako beraien bizi baldintza minimoak errespetatzen.
Gainera, Langraitzen eta Zubietan (Gipuzkoa) egin nahi diren makro espetxeean aurkako agertu da Salhaketa, "espetxeen egoera txarra konpontzeko baino negoziorako erabiltzen direlako".
Azkenik, Manzanosek gogorarazi du bihar deklaratuko duela Langraitzeko zuzendariorde ohiak. Izan ere, bost emakumek bere aurkako salaketa jarri zuten sexu gehiegikeriagatik. Inputatu gisa deklaratuko du bihar.
espetxeak
Salhaketak uztailetik hona Langraitz, Martutene eta Iruñeko espetxeetan bost preso zendu direla salatu du
Uztailaz geroztik bost preso hil dira Hego Euskal Herriko espetxeetan. Langraitzeko (Araba), Martuteneko (Gipuzkoa) eta Iruñeko kartzeletako bost preso, hain zuzen. Bost heriotza horiek salatzean gain, "heriotzen informazioa atzeratu edo gorde izana" leporatu dio Salhaketako Cesar Manzanosek Espainiako Barne Ministeritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu