21:25 aldera izan zen istripua, eta zendutako emakumezkoa suhiltzaileek atera behar izan zuten autoaren hondakin artetik.
Elkar jo zutenean, aurkako noranzkoetan zihoazen bi autoak. Gidariak baino ez zihoazen barruan.
Errepideak
San Andriango emakumezko bat hil da Mendabian, trafiko istripuan
Errepide istripu larria gertatu zen atzo gauean NA-134 errepidean, Mendabia (Nafarroa) parean: bi autok elkar jo zuten, eta, ondorioz, gidarietako bat hil egin zen, eta bestea larri zauritu. 29 urteko D.D.G. emakumezkoa, San Adriangoa (Nafarroa) zen hildako gidaria; larri dagoena, berriz, 52 urteko J.C.C.R. gizonezkoa, Lodosakoa (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu