Iruñeko sanfermin txikietarako egun gutxi falta dira, eta festaz gozatzeko eta parte hartzeko deia egin du Alde Zaharreko jai batzordeak. Ostiralean hasiko dira jaiak, eta, hiru egunez, igandera arte, musika eta parranda izanen dira auzoan jaun eta jabe. Dena dela, dena ez da poza jai batzordean; izan ere, udalaren jokabideaz "nazkatuta" daudela esan dute: aurten ere ukatu egin die festak ordaintzeko taberna bat jartzeko baimena, eta ez dio erantzun egitarau bateratua adosteko jai batzordeak egindako proposamenari.
Heldu den ostiralean 12:00etan bilduko dira Alde Zaharreko bizilagunak: San Fermin Txiki festak hasteko, suziria botako dute Korazonisten plazan, eta jaia piztuko da auzoan. Krisiak krisi, egitarau oparoa prestatu du jai batzordeak, eta ez da faltako ez musikarik, ez eta jende guztiarentzako ekitaldirik ere.
JAIAK
San Fermin Txiki jaien inguruan Iruñeko Udalak duen jarrera salatu du Alde Zaharreko jai batzordeak
Iruñeko Udalaren jokabideaz "nazkatuta" dagoela esan du Iruñeko Alde Zaharreko jai batzordeak, San Fermin Txiki jaiak antolatzen dituen taldeak. Aurten ere udalak ukatu egin die festak ordaintzeko taberna bat jartzeko baimena, eta entzungor egin dio egitarau bateratua adosteko jai batzordeak egindako proposamenari ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu