Politika

San Gil harrituta utzi du Lopezek, lehendakari izateko botoa ez diolako eskatu

PSE-EEko lehendakaritzarako hautagai Patxi Lopez PPko Maria San Gilekin bildu da, eta azken hori harrituta utzi du. Izan ere, Lopezek ez dio bere taldeko kideen botoa eskatu San Gili, eta honek, zer egin nahi duen ez duela oso ondo ulertzen azaldu du. Lopezek lehendakari izan nahi ote duen ere dudan jarri du San Gilek. Nolanahi ere, beraiek "frente konstituzionalarekin" sinesten dutela azpimarratu du.

2005eko maiatzaren 13a
19:04
Entzun
Beraiek "aldaketa konstituzionalistan" sinesten dutela azpimarratu du San Gilek, baina hori, Lopezek sinetsi behar duela dio. "Benetan esan behar dut, harrituta nago, ez dakit zein den bere jokoa", esan du.

Lopez 18:00etan Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin bildu da, Moncloan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.