EAEko hauteskundeak

San Gilek bere lehendakariorde izatea eskaini dio Lopezi

PPko EAEko lehendakari Maria San Gilek Jaurlaritza "konstituzionalista" osatzeko eskaintza egin dio gaur PSE-EEko idazkari Nagusi Patxi Lopezi. San Gilek dio, berak "euskaldun guztien lehendakari" izan nahi duela, eta Lopez bere lehendakariorde izatea gustatuko litzaiokeela.

2005eko martxoaren 12a
16:36
Entzun
Gasteizko antzokian EAEko hauteskundeetarako zerrendak onartu dituzte gaur PPkoek. Jakina zen bezala, Maria San Gil izango da lehendakarigaia. Han esan du, berak "euskaldun guztien lehendakaria" izan nahi duela, eta Patxi Lopez bere lehendakariorde izatea gustatuko litzaiokeela.

Jaurlaritza "konstituzionalista" osatu nahi duela esan du, "etorkizuneko Jaurlaritza, elkarbizitzakoa eta plurala". PSE-EEri esan dio, beraien arerioa ez dela PP, baizik eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe eta Jaurlaritzaren estatutu berrirako proposamena direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.