Politika

San Gilek kargua utziko du, Raxoirengan "konfiantza" ez badu berreskuratzen

EAEko PPko presidenteak "desadostasun handiak" ditu alderdiaren politikarekin. "Engainatua sentitu naiz".

2008ko maiatzaren 14a
13:20
Entzun
Maria San Gil EAEko PPko presidenteak gaur iragarri du kargu hori utzi egingo duela, baldin eta Mariano Raxoi PPko lehendakariarengan "konfiantza" ez badu berreskuratzen. Izan ere, haren ustez, PPk "aldatu" egingo du bere politika. Hala ere, aitortu du berak proposaturiko dena jaso dutela azkenean txostenean -"egoskorra bainaiz"-, baina "konfiantza hautsi" egin dela. "Engainatua sentitu naiz".

Alderdiak ekainean egingo du Kongresua, Valentzian (Herrialde Katalanak), eta San Gil zen beste bi lagunekin batera txosten politikoa egitekoa. Igande gauean jakinarazi zuen utzi egin zuela zeregina, "desadostasun handiak" dituelako. "Nazio kontzeptuaz eta dena eztabaidatu behar izan dugu. Ikusten nuen ez zegoela PPren proiektuaren defentsa argia".

EAEko PPk bere kongresua uztailera aurreratuko duela dio San Gilek.

Igandetik hitz egin gabe egon ondoren, gaur agerraldia egin du, Donostian, Carmelo Barrio EAEko PPko idazkari nagusia ondoan zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.