Duela pare bat hilabete jakinarazi zuen Maria San Gilek EAEko PPko lehendakaritza utzi egingo duela, Mariano Raxoi PPko buruarekin ez dagoelako ados, EAEko alderdiak uztailaren 11n eta 12an egingo du Kongresua, eta San Gilek presidente bezala gutuna bidali die gaur afiliatuei, bere azkena. Kargua utziko diela berretsi die, eta horretarako arrazoiak ez dituela aldatu.
"Euskal abertzaleak autodeterminaziora bidea ari dira egiten", haren iritziz, eta PPko zuzendaritzak eta biek ikuspegi desberdinak dituztela horri "aurre egiteko". Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak, alderdi abertzaleekin batera, "Espainia sozialki eta politikoki eraldatzeko" PP "alboratu" egin nahi duela uste du San Gilek, eta, hori dela medio, "aurrez aurreko oposizioa" egin beharko litzatekeela. PPk halako estrategiarik ez duelakoan dago, ordea. "Gainera, EAEko zuzendarien gehiengoa jokamolde berri horrekin dago".
San Gilek eskerrak eman dizkie alderdiko afiliatuei -"Euskadiko gizon eta emakumerik onenak"-, eta "duinena" bera erretiratzea dela esan die.
Kongresuan, Antonio Basagoiti Bizkaiko PPko presidentea izango da EAEko PPko lehendakari aukeratzeko hautagai bakarra.
Politika
San Gilen azken gutuna
EAEko PPko presidenteak politika utzi egingo duela berretsi die alderdiko afiliatuei, "abertzaleei aurre" egitean Mariano Raxoirekin ez dagoelako ados.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu