San Mames betetzera deitu dute

2015eko ekainaren 17a
14:15
Entzun

Gaur hautestontzia, bihar erabakia lelopean antolatutako ekitaldietarako lau egun baino ez dira gelditzen, eta eguna gerturatu ahala hiriburuetako jaialdiak aurkezten ari dira. Gaur, esaterako, hainbat arlotako ezagunek San Mamesen agerraldia egin dute. Igandean egun osoan egingo diren ekintzetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Egun osoko egitaraua prestatu dute Bilbon, baina bi izango dira hitzordu nagusiak; eguerdian, Euskaldunako zubia eta Areatza arteko Oihal Katea osatuko dute, eta 17:30ean ekitaldi nagusia egingo dute San Mamesen.

Gaurko agerraldian parte hartu dute Jose Angel Iribar futbolari ohiak, Kirmen Uribe idazleak, Itziarren Semeak musika taldeko Ibon Altunak, Jon Gomez Garai eta Andoni Aizpuru aurkezleek, Mikel Martinez aktoreak eta Kepa Junkera musikariak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.