San Markoko zabortegia berriz irekiko ote duen galdetu dio PSE-EEk Bilduri

2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
PSE-EEko Donostiako Udaleko zinegotzi Denis Itxasok gogorarazi du errauste planta geratzeak 159,9 milioi euroko kalte-ordaina eragingo lukeela. «Baina hori bezain larria da Bilduk eragindako zalantzazko egoera. Nora eramango dituzte sortzen ditugun hondakinak? Udalak nola itzuliko lituzke errauste planta Donostian jartzeagatik jasotako 10 milioi euroak?», galdetu du Itxasok.

Errauste planta eraikiko ez balitz San Markoko zabortegia berriz ireki beharko litzatekeela uste du Itxasok. Hala, zabortegi hori berriro zabaltzeko asmoa ote duen galdetu dio Itxasok Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreri: «Birziklatu edo zaborra gaika bildu arren, beti egongo da tratatu beharko den hondakin kopuru bat. Errausten ez bada, bide bakarra zabortegira botatzea da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.