Euskal herria

San Prudentzio egun eguzkitsua Armentian

Urtero bezala milaka gasteiztar bildu dira patroiaren eguna ospatzeko. Miguel Asurmendi apezpikuak bakeak guztion konpromisoa behar duela esan du.

2011ko apirilaren 28a
16:54
Entzun

Urtero bezala milaka arabar elkartu dira gaur Armentiako zelaietan San Prudentzio eguna ospatzeko. Aurten, gainera, santu pixontziak ez ditu bereak egin, eta egun eguzkitsuaz gozatzen ari dira. Dozenaka gastronomia eta artisau postu daude, eta ohiko talo, txorizo, ardo eta txakolin dastaketa egiten ari dira hainbat. Herri kirol eta dantza ikuskizunak izan dria.

Atzo erretretarekin eta danborradarekin eman zioten hasiera sanprudentzioei Gasteizen. Gaur goizean prozesioa izan da, eta Miguel Asurmendi apezpikuak mezan Euskal Herriarentzat bakea eskatu du. "Eliza katolikoak erakundeek eta alderdiek bake bilatzeko lanean duten funtzioa errespetatzen du, baina guztion konpromisoa izan behar du", esan du Asurmendik. Elizak, gainera, bakea bilatzeko politikarien moduez besteko modu propioak dituela esan du, "elkarbizitza keinuak bultzatuz eta barkamen eta adiskidetze jarrerak bultzatuz".

Mezaren ostean Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak ohorezko aurreskuaren zati bat dantzatu du. Bertan zeuden, beste agintari batzuen artean, Patxi Lazkoz Gasteizeko alkatea, Juan Antonio Zarate Batzar Nagusietako presidentea eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua. Krisia dela eta, gaur ere ez da harrera ofizialik izan. Igandean Estibalizko Amaren egunak hartuko du lekukoa, Arabako patroiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.