EUSKAL HERRIA

San Sebastian bezperan jasoko du Xabi Alonsok Urrezko Danborra

Real Madrilen baimena jaso du hilaren 19an Donostiara etorri, saria jaso eta berriro Madrilera itzultzeko

2011ko urtarrilaren 14a
13:46
Entzun
Xabi Alonso futbolariak pertsonalki jaso ahal izango du Urrezko Danborra. San Sebastian egunean Real Madril bere taldeak Atletico Madrilen aurkako Espainiako Kopako partida jokatu behar duenez, hasiera batean ezingo zuela jaso uste zen, baina jokalariak azkenean klubaren baimena jaso du San Sebastian bezperan Donostiara etorri, saria jaso eta azken hegazkinean Madrilera itzultzeko.

Aldaketa horren ondorioz, hilaren 19an ematen diren hiriaren dominak aurten San Sebastian egunean bertan emango dira. Guzti hori gaur aurkeztu duten 50 urte konpainian liburuaren aurkezpenean jakinarazi dute Donostiako Udaleko arduradunek. Haurren danborradak 50 urte betetzen ditu aurten, eta urteurren horren harira liburu bat argitaratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.