Donostiako epaitegi bat eta hiriko Udaltzaingoa San Sebastian egunean gertatu zen bortxaketa ikertzen ari dira. Odol Elorza Donostiako alkateak azaldu duenez, erasoa gauerdian gertatu zen, emakumezko bat bere etxera itzultzen ari zela. Etxeko atarira sartzera zihoala ustez gizonezko batek aurpegian kolpea eman zion eta, ondoren, bortxatu zuen. Erasoaren ostean, erasotzaileak ihes egin zuen.
Erasoaldian jasotako kolpeen ondorioz, osasun zerbitzukoek emakumea artatu behar izan zuten. Era berean, udaltzain batzuk erasoaldia gertaturiko lekura hurbildu ziren aztarnak jasotzera. Orain, horiek aztertzen dabiltza.
Emakumeen aurkako indarkeria
San Sebastian egunean emakume bat bortxatu zuten Donostian
Odon Elorza Donostiako alkateak azaldu duenez, erasoaldia Donostiako erdialdean gertatu zen urtarrilaren 20ko gauerdian emakumea etxera zihoala. Erasoa ikertzen dabiltza orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu